Bergarako etxeen alokairu soziala kudeatzeko web orrialdea
komunikazioa-k Al, 2015-01-12 11:30-n bidalia
Bergarako Udalak, programa propioa garatu du herriko etxebizitzen alokairua bultzatzeko asmoz.
Programa propio honen bitartez etxea alokairuan hartu edo ematea nahi dutenentzat, web orrialdean atal berezi bat garatu du http://www.bergara.eus/ etxebizitza/
Parte hartzea nahi duen edonork jo dezake orrialdera, bai alokatze prozesua hasteko, bai informatzeko.
Bedelkar elkarteko Gabonetako Zozketaren zenbaki saridunak
komunikazioa-k Og, 2015-01-08 12:37-n bidalia
BEDELKAR elkarteko GABONETAKO ZOZKETAren zenbaki saridunak hauek dira:
200 €ko saria honako zenbaki hauek:
- 03.226
- 18.352
100 €ko saria honako zenbaki hauek:
- 01.483
- 24.751
- 41.228
- 19.202
- 31.124
- 27.409
“Egiaren Hazia” eta “Memoriaren Lekukoak” Saharan desagertutakoen hobiak aurkitu eta hilobiratze doluaren dokumentalak
komunikazioa-k Az, 2015-01-07 11:30-n bidalia
Euskal Fondoak eta Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziak lagundu eta Aranzadi Elkarteak editatutako bi bideo dokumental hemen ikusteko aukera ematen da Saharan egindako lanaren lekuko.
Dokumetalak 2013ko ekainean Medebaldeko Saharan indarrez desagerrerazitakoen gainean egindako ikerlanean oinarrituta daude. Bi hobi komun ikertu eta bertatik hainbat gorpuzkin atera zituzten.
Bergarako Udalak ikasteetxetara bidali ditu bideo dokumentalak eta udal webean ikustera ematea erabaki du. Hona hemen bien bideoak:
Egiaren Hazia
Oraindik ere eskura daitezke Bergarako Udalaren 2015eko egutegiak
komunikazioa-k Az, 2015-01-07 10:25-n bidalia
Abenduan banatu ziren Udalaren 2015eko egutegiak. Hala ere, oraindik geratzen dira zenbait ale eta norbaitek, edozein arrazoirengatik, etxean jaso ez badu edo gehiago nahi baditu, Udaltzaingoan jaso ditzake.
Simon Arrieta pintore bergararraren Mendeurrena
komunikazioa-k Az, 2015-01-07 09:04-n bidalia
Aurten betetzen dira 100 urte Simon Arrieta pintore bergararra jaio zela eta horren harira, Beart elkarteak udalaren laguntzarekin, bere Mendeurrena ospatzeko urte osorako ekimenekin beteta datorren egitaraua antolatu du.
Bihar, Lehen Eguazteneko Azokan, salda eta berekatz sopa
komunikazioa-k Ar, 2015-01-06 09:42-n bidalia
Bihar, urtarrilaren 7an, ospatuko da Oxirondon urte berri honetako lehen Hileroko Lehen Eguaztenekoko Azoka, arratsaldeko 18:00tan hasi eta 20:30etan amaituta.
Ohi denez, baserritarren eta bertako produktuak egongo dira erosgai, neguko ortuariak eta beste zenbait elikagaiere eskainiko dituzte.
Haurrentzako eskulanak ere egongo dira eta, guztiontzako, salda eta berekatz sopa ederrak eskainiko dira dastatzeko.
Bihar, bertan, elkar ikusi arte!!!
Urtarrileko Kultura Gida argitaratu da
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 17:41-n bidalia
Ikus hemen gida kg_urtarrila15.pdf
Errege bezperarako autobus zerbitzu berezia. Ordutegi berriak!!!
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 17:10-n bidalia
Bergarako Udalak, Errege bezperarako, urtarrilak 5, astelehena, autobus zerbitzu berezia antolatu du.
Horrela inguruetako jendeak erosoago izango du Bergara etorzea.
Egin hemen click autobus ordutegia ikusteko. Argi!! ordutegi berria da
Geltokiak ondorengoak izango dira:
- Eibar: Estazioan.
- Soraluze: Zentroa / Estazioa.
KZguneak urtarrilerako antolatutako ikastaroak
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 11:48-n bidalia
-
2015/01/08:
- Facebook basikoa (2 ordu): 09:00-11:00
- Facebook basikoa (2 ordu): 16:00-18:00
Frontoian eta Labegaraietan Jolas parkeak martxan
komunikazioa-k Or, 2015-01-02 11:05-n bidalia
Gaur irekiko da Frontoian eta bihar Labegaraitean, Gabonetako Jolas parke bana.
Frontoiko Jolas parkea 8 urtetik beherakoentzako dago gomendatua eta gaur, bihar eta etzi, urtarrilak 2,3, eta 4ean, egongo da irekita.
Larunbatean irekiko da Labegaraietako Jolas parkea, 8urtetik gora dutenentzako da egokia, urtarrilaren 3, 4 eta 5ean egongo da martxan (5ean goizetik bakarrik).
Parke bien ordutegia, goizeko 11etatik 13etara eta arratsaldeko 17etatik 20etarakoa izango da. Sarrerak 3€ balio du eguneko eta hiru egunetakoak 7€.