Azken egunetan Gasteiz eta Angeluko emakumeen eta haurren erailketa eragin duten eraso sexistak gaitzetsi ditu Bergarako Udalak. Halaber, biktimen senitarteko eta adiskideei elkartasun osoa adierazi nahi die. Indarkeria matxistaren azken kasu hauek salatzeko, “Indarkeria sexistari aurre egin” lelopean kontzentrazioa deitu du Udalak. Elkarretaratzea gaur, asteazkena, 19:00etan izango da San Martin plazan eta herritar guztiei bertan parte hartzeko deia egiten zaie.