Azoka Bergaratzeko proiektua martxan jarri du Bergarako Udalak
ogarro-k Az, 2014-02-19 10:30-n bidalia
Proiektu honen bitartez Oxirondoko Azoka biziberritzea eta edukiz betetzea lortu nahi da.
Kontsultatu Debagoienako Lan Merkatuaren azken txostena
ogarro-k La, 2014-02-15 00:00-n bidalia
2014ko urtarrileko datuekin egina.
Mozorro bazkarirako txartelak salgai
aaranburu-k Or, 2014-02-14 12:19-n bidalia
Martxoak 1, larunbata, eguerdiko 14:00etan
MOZORRO BAZKARIA Seminarioko karpan, Jainekin txarangak girotuta.
Txartelak salgai ondorengo tokietan: Pol-Pol tabernan, Deporren eta Kultur Etxean.
Prezioa: 16 €.
Berogailuak egongo dira.
Menua: Bakailaua patatekin; oilasko erdia; tarta eta kafea (ogia, edariak barne)
Bergarako produktuekin egindako bazkaria. On egin!
Pirritx eta Porrotxen emanaldietarako eta Aratusteetako kontzerturako aldez aurreko sarreren salmenta
ogarro-k Or, 2014-02-14 00:00-n bidalia
Bi kasuetan, sarrerak erosteko bi aukera egongo dira: ekitaldi bakoitzerako, sarrera erdiak internet bidez salduko dira eta beste erdiak Kultur Etxean. Kontzertuko sarrerak otsailaren 17tik aurrera erosi ahalko dira. Pirritx eta Porrotxen emanaldirakoak otsailaren 19tik aurrera.
Poltsa konpostagarriak saltzen dituzten denden zerrenda eguneratua
ogarro-k Og, 2014-02-13 13:58-n bidalia
Egun Bergarako 17 dendatan saltzen dira poltsa hauek. Ikusi zerrenda:
Autolaguntza taldea eratzeko gonbita menpekotasuna duten pertsonen zaintzaileentzako
ogarro-k Az, 2014-02-12 13:21-n bidalia
Taldean parte hartzeak aukera eskain lezake antzeko egoera duten pertsonek elkar ezagutzeko, elkarri laguntza eskaintzeko zein esperientziak eta aholkuak elkarrekin partekatzeko.
Animatu zure mozorroa Tavex-eko lantegian prestatzen!!
ogarro-k Az, 2014-02-12 11:08-n bidalia
Lokala dohain erabili ahalko da. Erabili nahi duten koadrilek Kultura Etxea deitu beharko dute.
Sara Martinez Alberdiren "Aratusteak gozatu, herria mozorrotu!" lanak aurkeztuko ditu Aratusteak
ogarro-k Ar, 2014-02-11 12:30-n bidalia
Aurtengoan bi kartel aurkeztu dira lehiaketara. Ikusi kartel irabazlea.
Asebetetze inkestak betetzeko gonbita Kirol Zerbitzutik
ogarro-k Al, 2014-02-10 10:25-n bidalia
Asebetetze inkesten helburua da zerbitzua hobetzeko erabiltzaileen ekarpenak jasotzea.
Familientzako eta haurrentzako ur-jolasak Agorrosinen otsailaren 16an
ogarro-k Al, 2014-02-10 10:09-n bidalia