Herio Anderea (una noble señora) II. Jardunaldiak
admin-k Og, 2013-10-24 15:32-n bidalia
Idazle Eskolak Ibilbide Literarioa egingo du Arrasaten zehar
admin-k Og, 2013-10-24 09:47-n bidalia
Azken urteetan ohi duenez, Bergarako Idazle Eskolak ikasturte hasieran ibilaldi literarioak antolatzen ditu, euskal literaturaren berri izateko herriak eta tokiak ezagutuz. Orexan Orixe, Telesforo Monzon Bergaran, Bitariano Gandiaga Arantzazun eta abar.
Hondakin bilketa sistema berrirako materialak jasotzeko datak eta egunak
admin-k Az, 2013-10-23 16:49-n bidalia
Beren lanak Aroztegi Aretoan erakutsi nahi dituzten artistek azaroaren 15a arte dute eskaerak aurkezteko
admin-k Az, 2013-10-23 10:10-n bidalia
Dagoeneko publikatu dira lanak aurkezteko baldintzak arautzen dituzten pleguak. Eskaerak aurkeztuta batzorde misto batek erabakiko du zeintzuk izango diren ikusgarri jarriko diren erakusketak.
Hondakin sistema berrirako materialak banatzeko laguntza behar du Udalak.
admin-k Or, 2013-10-18 09:56-n bidalia
Ezaguna denez urriaren 29tik azaroaren 13ra bitartean hondakin bilketa selektiborako beharrezko materialak banatuko ditu Udalak herritarren arteam. Lan hau burutzeko boluntarioak behar ditugu.
Hondakinen bilketarako sistema berria: Argibide teknikoak
admin-k Or, 2013-10-18 09:47-n bidalia
Abenduko lehen asteetan Hondakinen bilketarako sistema berria ezarriko da Bergaran. Sistema berrian edukiontziak eta esekitoak konbinatuko dira:
- Papera, ontzi arinak, beira, arropak eta olioa dagoeneko ezagutzen ditugun ohiko edukiontzietan bilduko dira. Ordutegi eta egutegi librean.
- Organikoa eta errefusa berriz esekitokietan katiatu beharko ditugu, kuboetan aterata, ordutegi eta egutegi zehatzarekin.
Sistemaren inplantazioaren kronologia:
Hauek dira hito nagusiak:
Autobus zerbitzuak hobetzeko bilera urriaren 21ean
admin-k Og, 2013-10-17 11:51-n bidalia
Gipuzkoako Foru Aldundiak abian jarri duen parte hartze prozesua da.
Gipuzkoako Foru Aldundia udalerriak lotzen dituen garraio zerbitzuaren balorazioa egiten ari da (Pesa, Euskotren…), datorren urtera begira hobekuntzak proposatzeko, izan ere, enpresa hauekin kontratuak berrizteko garaia da eta berritze hau kalitatean hobetzeko bermeekin egitea da asmoa.
Urriaren 24an proiektatuko dira V. Film Laburren Leihaketan aurkeztutako lanak
admin-k Og, 2013-10-17 11:39-n bidalia
Orduan jakingo da baita nortzuk diren irabazleak eta sari emate ekitaldia ere egun berean izango da.
Urriaren 24an (osteguna) Zabalotegi aretoan izango da Bergarako Film laburren V. leihaketara aurkeztutako lanen proiekzioa. Orduan jakingo da baita zein lan diren irabazleak eta sari banaketa ekitaldia izango da.
Alkatearean gutuna: "Erreka lagunei eskerrak"
admin-k Al, 2013-10-14 12:08-n bidalia
Isil-isilik, oraindik ilun zela hasi zen biltzen jendea. Batzuk kotxez, hiruzpalau kamioiarekin, bizikletaz gehienak. goizeko hotzak ez zuen jendea beldurtu.
Iepa! Egunon. Hi be bai? Dotore etorri haiz erreka zuluan ibiltzeko! Atzo zer? Geroz eta jende gehiago.
Berehala taldeak egin eta bakoitza bere lekura abiatu zen: zuei tokau jatzuen lekuan ikusiko dituzue arraiñak, guanterik bihar dozue? hartu plastikuak! Errekara danok.
Urriaren 18an izango da XII Kirol argazki lehiaketako sari-banaketa
admin-k Al, 2013-10-14 10:11-n bidalia
Sari banaketa 20:00tatik aurrera izango da Aroztegi aretoan. Erakusketa urriaren 18tik azaroaren 3ra arte izango da irekita.