Udalak martxan jarri duen Bergaran alokairu soziala bultzatzeko programa ezagutzera emateko bilera informatiboak antolatu dira abenduaren 17an, asteazkena, eguerdiko 12etan eta arratsaldeko 18:30tan, Udaletxeko Udalbatza aretoan.

Etxea alokairuan eman edo hartu nahi izanez gero, Bergarako Udalak alokairu soziala bultzatzeko osatu duten programaren nondik norakoa ezagutzea nahi dutenei zuzenduak dira bilera informatibo hauek.

Programa honen bitartez Bergarako Udalak etxe-jabeei beraien etxea alokairuan jartzeko erraztasunak ematen dizkie, herritarrek etxebizitza duinak prezio sozial baten truke (gehienez 450€/hilero, udal webean iragarritakoan gehienez 400€/hilero) eskuratu ditzaten.

Programan parte hartzeak zenbait abantaila eskaintzen ditu:

-Etxearen Efizientzia Energetikoaren Ziurtagiria lortzeko diru-laguntzak

-Eraikuntza-zergan eta obra-tasan, %50eko hobaria

-Udal webgunean informazioa eskuratzeko aukera

-Obrak egiteko interesik gabeko kredituak (Bizigune programan sartzen diren etxeentzat)

-Etxe guztiek bizigarritsun-baldintzak betetzen dituen bermea

-Asegurua

Laguntzen gaineko xehetasunak arkitzeko,  www.bergara.eus web orrian begiratu edo deitu Suradesara 943793399 telefonora. Informazio pertsonalizatua behar izanez gero ordutegi eta leku hauetan emango da: Bergarako Udalean astezkenetan 9:30etik 13:00etara eta Suradesan  egunero 07:30etik 14:00etara.

 

Arloa: