El área de Autocaravanas de Bergara nominada para los Premios a la Excelencia
ogarro-k Og, 2013-11-28 14:11-n bidalia
El área de autocaravanas de Bergara ha sido nominada apara los PREMIOS A LA EXCELENCIA AUTOCARAVANISTA 2014.
Bergarako Udalak genero indarkeriaren aurkako hainbat ekimen jarri ditu martxan
ogarro-k Og, 2013-11-28 14:10-n bidalia
2012an 44 genero indarkeria kasu artatu ziren Bergarako Udalean. Azaroaren 25 da Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna.
Zer da genero indarkeria?
Genero-indarkeria da emakumeak emakume izateagatik jasan dezakeen edozein ekintza bortitz, baldin eta ekintza horrek emakumeari kalte fisiko, sexual edo psikologikoa edo sufrimendua ekartzen badio edo ekar badiezaioke.
Mendekotasuna duten pertsonen zaintzan sortutako emozioen kudeaketari buruzko ikastaroa Bergaran
ogarro-k Og, 2013-11-28 14:08-n bidalia
Norbere burua "Nola zaindu" ikastaroak 4 eguneko iraupena izango du eta doan eskeiniko da.
Izena emateko epea azaroaren 28a arte dago irekita.
Bergarako Ongizate Zerbitzuak ikastaroa antolatu du mendekotasuna duten pertsonen zaintzaileei zuzenduta Emozioen Kudeaketa lantzeko.
Ikastaroa bi ordu eta erdiko 4 saiotan banatuko da, abenduaren 2,4,9 eta 11n burutuko direnak Bergarako Gizarte Etxeko (Jubilatueneko) gela polibalentean.
Kontsultatu azkenengo "lan merkatuaren txostena"
ogarro-k Og, 2013-11-28 14:04-n bidalia
Debagoienako Lan Merkatuaren txostena, 2013ko urriko datuekin eguneratua.
Bergarako kirol kontseiluaren bilera azaroaren 20an
ogarro-k Az, 2013-11-13 17:41-n bidalia
Joan zen urtean martxan jarri genuen Bergarako kirol kontseilua, herriko kirolaren inguruan eztabaidatzeko asmoz. Apirilean urteko lehena egin genuen, eta azaroaren 20an, aurtengo bigarrena egingo dugu, kontseiluaren historian 4.izango dena. Agorrosingo ikus-entzunezko aretoan elkartuko gara.
Bilerak herritar guztiei irekiak dira, eta gehienez 90 minutu irauten dute.
Gai zerrenda:
Ados teatroaren "Emaztegaiaren semea" antzezlana ATZERATZEA
mosa-k Az, 2013-11-13 13:41-n bidalia
Bergarako Udalak azaroaren 23rako, larunbata, Ados Teatroa antzerki taldearen Emaztegaiaren semea antzezlanaren 2 saio antolatuta zituen Zabalotegi aretoan.
Dena dela, antzezle batek istripua izan du, eta ebakuntza egin beharko diote.
Hori dela-eta, antzezlan hori 2014ko urtarrilaren 11ra atzeratzea erabaki dugu Bergarako Udalak eta Ados Teatroak. Antzezlanaren saioak ordu berean izango dira, 20:00etan eta 22:30ean.
Era berean, sortutako eragozpenen aurrean barkamena eskatu nahi dizuegu.
Haur eta familientzako ur jolasak Agorrosinen
ogarro-k Al, 2013-11-11 17:15-n bidalia
Azaroaren 17an eta Abenduaren 15ean abonatua izanda edota eguneko sarreraren ordainketarekin aukera dago bi begiralek dinamizatuko dituzten ur-jolasetan parte hartzeko.
Gabonetan herria apaintzeko haurrentzako tailerrak egingo dira
ogarro-k Al, 2013-11-11 17:14-n bidalia
Tailerrak azaroaren 15ean eta 22an (ostiralak) izango dira 17:00tik 19:30era seminarioko karpan.
Bergarako Udalak kontzertazio-hitzarmena sinatu du Ubera Auzoan etxebizitzak eraikitzeko
ogarro-k Al, 2013-11-11 17:13-n bidalia
San Paulo Taldea, SL enpresarekin sinatu da hitzarmena, Ubera auzoko 7-1 exekuzio unitateari dagokiona. Aurrerago, 7-2 exekuzio unitatea urbanizatzea ere aurreikusita dago.
Azaroaren 15ean bukatzen da hondakin bilketa sistemarako materialak Oxirondon jasotzeko epea
ogarro-k Al, 2013-11-11 17:12-n bidalia
Data igarota Udaletxeko sarrera dagoen Informazio Bulegora jo beharko da jasotzera.