"Ura eta Erreka Deba Ibarrean" asteko argazki lehiaketa
admin-k Ar, 2013-07-23 15:28-n bidalia

Debagoieneko Mankomunitateak aurtengo urriaren 13an hasi eta 19ra arte, "Ura eta Erreka Deba Ibarrean" astea ospatuko du. Debagoiendarrak gure erreka garbia eta uraren kalitate egokia mantentzeko ditugun azpiegitura berriak ezagutzeaz gain, errekak duen benetako balioaz jabetu eta ur garbia baino askoz ere gehiago dela ohartzea ere izango lirateke ospatu behar dugun aste horretako helburu nagusiak.
Jaione Isazelaia, Bergarako Alkate
admin-k Ar, 2013-07-23 12:06-n bidalia
Jaione Isazelaia da atzodanik Bergarako alkatea, egin zen ohiko osoko bilkuran karguari zin egin ondoren. Bederatzi botoz, gehiengo absolutua lortu zuen izendapenerako. Beste bi zinegotzik ere kargu hartu zuten osoko bilkuran.
Ekitaldiz betetako astea
admin-k Al, 2013-07-22 17:28-n bidalia
Laster hasiko dira Errege Seminarioaren patioan erabilera anitzeko eremua prestatzeko lanak
admin-k Or, 2013-07-19 14:13-n bidalia
Egun, Errege Seminarioko kolektorea konpontzeko saneamendu sareko lanak ari dira egiten. Hauek bukatzean ekingo zaie erabilera anitzeko eremuaren zementazio lanei.
Aurreikusi bezala, Errege Seminarioaren patioan kirol eta aisi jardueretarako erabilera anitzeko eremua egokituko da non 30X15 metroko azalerako karpa bat (egun Labegaraietan kokatuta dagoena), bi saskibaloi kanasta eta bi futbol porteria jarriko diren.
SANTA MARINAKO JAIEN EGITARAUA - 2013
admin-k Ar, 2013-07-16 13:24-n bidalia
Uztailak 18, osteguna
- 19:00etan: Meza.
- 20:00etan: Aritzeta abesbatzaren kontzertua.
Ondoren, salda eta txorizoa eliz atarian etortzen den guztiarentzat, eta kalejira txistulariekin, ordu berean pintxo potea trikitilariek alaiturik, eta buruhandiak Matxiategin.
Bergarako Udalak LED argiteria baliatuko du Alde Zaharrean energia kontsumoa jaisteko
admin-k Og, 2013-07-11 16:11-n bidalia
- San Martzialeko bidean ere 3 farola fotovoltaiko berri jarri dira.
- 2012 urtean 50.000 euroan jaitsi da argiteriaren kontsumoa.
Energiaren erabilera efizienteagoa eta arduratsuagoa egiteko helburuarekin, Bergarako Udalak udal-argiterian aldaketa berriak egingo ditu aurten ere, udalerri jasangarriagoa lortzeko bideari jarraituz.
San Martin feriako txosnen esplotazioa arautzen duten baldintzak eta eskaera orriak
admin-k Al, 2013-07-08 15:20-n bidalia
Dagoeneko onartu dira San Martin jaietan San Martin feria dela eta San Martin plazan harategiek bertako odolosteak ezagutzera emateko eta Ariznoa plazan taloak saltzeko jarriko diren txosnen esplotazioa arautuko duten baldintzak.
Interesa duzuen Bergarako irabaz asmorik gabeko entitate edo elkarteei eskaerak aurkezteko epea 2013ko uztailaren 23an, 12:00etan bukatzen dela jakinarazten zaizue.
Gaztelekuko irteera Sobron Abentura Parkera
admin-k Al, 2013-07-08 14:47-n bidalia
Uztailaren 20an izango da, 13 urtetik gorakoentzako (2000 urtean jaioak).Interesdunek aurrez eman beharko dute izena eta 16 euro ordaindu.
Bergarako Xabalote Gaztelekuak irteera antolatu du Arabako Sobron Abentura Parkera.
Bertan, hainbat ekintza egitea aurreikusten dute:
- Goizez: piragua, eskalada, tirolina….
- Arratsaldez: bertako igerilekuan egongo gara.
Irteeran 13 urtetik gora (2000 urtean jaiotakoak) duten gazteek parte hartu ahalko dute.
Zabor, Estolderia eta Uraren 2013ko bigarren hiruhileko tasen erreziboak
admin-k Or, 2013-07-05 13:41-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Zabor, Estolderia eta Uraren 2013ko bigarren hiruhileko tasen erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira.
Epea:
2013ko uztailaren 10etik 2013ko irailaren 10era
Lekuak eta medioak:
Helbideratutako erreziboak: baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko irailaren 10ean.
2014ko udal egutegirako argazkiak aurkezteko epea zabalik dago
admin-k Or, 2013-07-05 09:07-n bidalia
Bergarako Industria izango da 2014ko egutegiaren protagonista. Argazkiak aurkezteko azken eguna irailaren 25a da.
Bergararron artean ezaguna denez Udaleko Euskara batzordeak hainbat urte daramatza gure herriari eta tradizioei buruzko argazkiz eta informazioz osatutako egutegia kaleratzen.
Gainera, azken urteotan herritarren argazkiekin osatu izan da egutegia eta, aurten ere, 2014ko eguteagiari begira, deialdi irekia eginda.
Hauxe izango da datorren urteko egutegiaren gaia: