Arcachon-eko Aquapark-era irteera
admin-k Og, 2013-06-13 15:16-n bidalia
Bergarako Udalak Arcachon-eko Aquapark-era irteera antolatu du uztailaren 6rako.
Parte hartzaileek ondokoak bete behar dituzte:
- Gutxieneko adina: 13 urte (2000. urtean jaioak)
- Izen ematea: ekainaren 17tik 28ra. Kultur Etxean.
- Prezioa: 20 euro
Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko kobrantza iragarkia
admin-k Og, 2013-06-13 13:17-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten dizuegu, Merkatu eta Merkatu txikiko tasen 2013ko bigarren hiruhileko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea
2013ko ekainaren 14tik 2013ko abuztuaren 14ra
Lekuak eta medioak:
Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko abuztuaren 14an.
San Martzialeko berdegunea erabiltzeko arauak
admin-k Og, 2013-06-13 11:49-n bidalia
San Martzial eguna iristear dago eta gune horren erabilera egokia egiteko bertan dauden landare, zuhaitz eta instalazioak zainduz, herritarroi jakinarazten zaie honako arau hauek errespetatu behar direla:
A) IBILGAILUAK
San Martzialeko berdegunea behar bezala erabiltzeko zenbait arau onartu ditu Bergarako Udalak
admin-k Og, 2013-06-13 11:48-n bidalia
Urtero, San Martzialeko erromeria dela eta herritar asko biltzen da inguru honetan. Zenbaitek espazioaren eta bertako ondare natural eta kulturalaren erabilera ezegokia egin dute, hondatzera ere iritsita. Hori saihesteko zenbait arau onartu ditu Udalak.
Jaurlaritzaren erabakiz Bergarako KZ Gunea itxita mentenduko da arratsaldez
admin-k Az, 2013-06-12 15:02-n bidalia
Udalak hainbat kexa jaso ditu zerbitzuaren murrizketa salatzeko baina Udalak ez dauka eskumenik KZ Gunearengan Eusko Jaurlaritzaren menpeko zerbitzua baita.
Bergarako KZ Gunea arratsaldez ixteak ekarri dituen kexei erantzunez, Bergarako Udalak ondorengoa argitu nahi du:
KZ Guneak bere zerbitzuetan murrizketak egin ditu eta erakunde hau Eusko Jaurlaritzaren menpe dagoenez, murrizketak Eusko Jaurlaritzak agindu ditu, ez Udalak.
Kirol elkarteekin bilera
admin-k Az, 2013-06-12 11:06-n bidalia
Ekainaren 26an Bergarako Udaleko Kirol Zerbitzuak bilera egingo du herriko kirol elkarteekin.
Datorren, asteazkenean, hilak 26, arratsaldeko 7etan Udaletxeko Gobernu batzorde gelan, herriko kirol elkarteekin bilera deitu du Udaleko Kirol Zerbitzuak.
Bertan besteak beste, honako gai hauek jorratuko dira:
- 2013. urteko hitzarmenak.
- 2013-14 denboraldirako instalazio eskaerak.
- Irailaren 29an, “Kirola kalera” eguna.
- Norberak dakarrena
Bergarako Udal Gobernuaren osaketan aldaketak izango dira laster
admin-k Ar, 2013-06-11 10:05-n bidalia
Datorren 24ko plenoan Udal Gobernuan zenbait kargu aldaketa emango dira: batetik, alkate den Jesus Elortzak kargua eta Gobernu Taldea utzi egingo ditu, bere tokia Jaione Isazelaia zinegotziak hartuko du. Bestetik, Justina Elexpuru zinegotziak ere utzi egingo du Gobernu Taldea.
Capoeira saio irekia udako kanpainan izena emateko
admin-k Or, 2013-06-07 09:28-n bidalia
Bergarako Udal Kirol Zerbitzuak abian du 2013ko uda kanpaina. Ia 40 jarduera/ordu eskaintza ezberdin egin dira eta eskaintza berrien artean Capoeira dago. Capoeira zer den jakiteko, egokiena frogatzea da, eta horretarako saio irekia antolatu du Kirol Zerbitzuak capoeira emango duen Senzala Euskadi Capoeira taldearen eskutik. Ekainaren 15ean, 12:00etan izango da Agorrosinen.
San Martzial erromeriako mahai eta aulkien alokairuaz
admin-k Az, 2013-06-05 15:11-n bidalia
Bergarako San Martzial auzoan 2013ko ekainaren 30ean, igandea, ospatuko da San Martzialetako erromeria. Bertan egoteko mahaien eta aulkien alokairua ekainaren 13tik 19ra bitartean egin beharko da Kultura Etxean.
Haurrentzako antzerkia
admin-k Az, 2013-06-05 10:11-n bidalia