Bergarako ikasleak eta udal ordezkariak herriko egoera hobetzeko elkarlanean Eskolako Agenda 21en bitartez
admin-k Al, 2013-06-03 11:23-n bidalia
Irekita kiroletako udalako kanpainan izena emateko epea
admin-k Az, 2013-05-29 13:34-n bidalia
Hainbat ekintza adin guztientzako.
Irekia dago Bergarako Kirol Zerbitzuaren uda kanpainako jardueretan izena emateko epea.
Era guztietako ekintzak izango dira gazte, ume zein helduentzako. Irristaketa, piraguismoa, tenisa eta multi-kirola ,areto-bizikleta, GAP, pilates, Bosu eta fit-box. eta, nola ez, betiko igeriketa ikastaroak ere.
Oraindik orain plazak geratzen dira.
Gaur jarriko da martxan Ikerlekuko auzo-konpost gunea
admin-k Az, 2013-05-29 09:54-n bidalia
Bertan Bergarako 30 familia inguruk egingo du konsposta.
Auzo-konposta egingo duten familia hauek gaur, maiatzak 29, izango dute konpost ikastaroa. Arratsaldeko 6etan izango da Bergarako Udaletxeko Pleno Aretoan.
"Sexu-heziketa Familian" hitzaldia gurasoentzako
admin-k Az, 2013-05-29 09:05-n bidalia
Ekainaren 5ean izango da, arratsaldeko 6etan, euskaraz, Bergarako kultur Etxean. Joan nahi duten gurasoek aurrez eman beharko dute izena.
Bergarako Udaleko Prebentzio zerbitzuak antolatuta gurasoentzako hitzaldi berri bat izango da datorren ekainaren 5ean Sexu-heziketa Familian izenburupean.
Hitzaldia Etxadiko kideek, Udalak herriko familientzat eskaintzen duen Orientazio Psikologikorako Zerbitzuko profesionalek, emango dute eta euskaraz eskainiko da.
Bergarako Udaleko Ongizate Zerbitzuetako 2012ko Memoria
admin-k Ar, 2013-05-28 15:14-n bidalia
Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2013ko kobrantza iragarkia
admin-k Og, 2013-05-23 14:59-n bidalia
Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2013ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira:
Epea
2013ko maiatzaren 15etik 2013ko uztailaren 1era
Lekuak eta medioak
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko ekainaren 26an.
Izena eman duten haur guztiek hartuko dute parte udaleku irekietan
admin-k Og, 2013-05-23 14:43-n bidalia
Gurasoentzako bilera informatiboak egingo dira ekainaren 11n, 12an eta 13an.
Urtero bezala, aurtengo udan ere udaleku irekiak egingo dira Bergaran herriko haurrentzako. Aurten izena eman duten haur guztiek hartuko dute parte udalekuetan, ez baita beharrezko izan zozketarik egitea.
Bilera informatiboak
Gurasoei gogoratzen zaie udalekuen bilera informatiboak ondorengo egun / orduetan izango direla:
Angiozar : Ekainak 11, asteartea, 18:00ean Liburutegian.
Kirol zerbitzuaren mini-ikastaroak Agorrosinen
admin-k Az, 2013-05-22 14:22-n bidalia
Jasotako eskariei erantzunez, hiru ikastaro labur antolatu ditu Bergarako Kirol Zerbitzuak, gai zehatzen inguruan eta ordu gutxikoak. Agorrosinen egingo dira.
Izena emateko epea maiatzaren 22tik 31ra izango da, biak barne.
Atzerriko hizkuntzak praktikatzeko Hizkuntza Taldeak jarriko dira abian
admin-k Az, 2013-05-22 12:05-n bidalia
Bergaran atzerriko hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko beste tresna bat eskaintzeko helburuarekin hizkuntza taldeak jarriko ditu abian Udalak.
Koldo Eleizalde literatur lehiaketako saridunak
admin-k Al, 2013-05-20 11:28-n bidalia
Sari-emate ekitaldia maiatzaren 25ean izango da, Bergarako Udal pilotalekuan eguerdiko 12:00etan. Aurtengoan 420 lan jaso dira, iaz baino gutxiago, hala ere, nabarmentzekoa da gora egin duela helduen parte hartzeak.
Urtero bezala, 2013n ere Koldo Eleizalde literatur lehiaketa deitu zuen Bergarako Udalak urte honen hasieran.
Aurtengoan, guztira, 420 jaso dira kategoriaka honela banatu direnak: