Bergarako Udaleko Ongizate Zerbitzuetako 2012ko Memoria
admin-k Ar, 2013-05-28 15:14-n bidalia
Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2013ko kobrantza iragarkia
admin-k Og, 2013-05-23 14:59-n bidalia
Hirilur eta Landalur Ondasun Higiezinen gaineko Zergaren 2013ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira:
Epea
2013ko maiatzaren 15etik 2013ko uztailaren 1era
Lekuak eta medioak
Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko ekainaren 26an.
Izena eman duten haur guztiek hartuko dute parte udaleku irekietan
admin-k Og, 2013-05-23 14:43-n bidalia
Gurasoentzako bilera informatiboak egingo dira ekainaren 11n, 12an eta 13an.
Urtero bezala, aurtengo udan ere udaleku irekiak egingo dira Bergaran herriko haurrentzako. Aurten izena eman duten haur guztiek hartuko dute parte udalekuetan, ez baita beharrezko izan zozketarik egitea.
Bilera informatiboak
Gurasoei gogoratzen zaie udalekuen bilera informatiboak ondorengo egun / orduetan izango direla:
Angiozar : Ekainak 11, asteartea, 18:00ean Liburutegian.
Kirol zerbitzuaren mini-ikastaroak Agorrosinen
admin-k Az, 2013-05-22 14:22-n bidalia
Jasotako eskariei erantzunez, hiru ikastaro labur antolatu ditu Bergarako Kirol Zerbitzuak, gai zehatzen inguruan eta ordu gutxikoak. Agorrosinen egingo dira.
Izena emateko epea maiatzaren 22tik 31ra izango da, biak barne.
Atzerriko hizkuntzak praktikatzeko Hizkuntza Taldeak jarriko dira abian
admin-k Az, 2013-05-22 12:05-n bidalia
Bergaran atzerriko hizkuntzak ikasten ari direnei beraien ikaskuntza prozesua errazteko beste tresna bat eskaintzeko helburuarekin hizkuntza taldeak jarriko ditu abian Udalak.
Koldo Eleizalde literatur lehiaketako saridunak
admin-k Al, 2013-05-20 11:28-n bidalia
Sari-emate ekitaldia maiatzaren 25ean izango da, Bergarako Udal pilotalekuan eguerdiko 12:00etan. Aurtengoan 420 lan jaso dira, iaz baino gutxiago, hala ere, nabarmentzekoa da gora egin duela helduen parte hartzeak.
Urtero bezala, 2013n ere Koldo Eleizalde literatur lehiaketa deitu zuen Bergarako Udalak urte honen hasieran.
Aurtengoan, guztira, 420 jaso dira kategoriaka honela banatu direnak:
Ate irekiak ludotekan
admin-k Og, 2013-05-16 15:12-n bidalia
Maiatzaren 24tik ekainaren 21era, astearte eta ostiraletan, Bergarako ludotekak ate irekiak egingo ditu.
Bisitatu nahi duen edonor joan ahal izango da ludotekara eta ez da beharrezkoa izango izena aurrez ematea.
Ekintzak ludotekan bertan eta kalean egingo dituzte.
Kiroletako uda kanpainan izena emateko epea irekita
admin-k Az, 2013-05-15 14:49-n bidalia
Guztira, ia 40 jarduera/ordu eskainiko dira. Ekainaren 11arte dago irekita izena emateko epea.
Bergarako Udal Kirol zerbitzuak abian du 2013ko uda kanpaina guztira ia 40 jarduera/ordu eskainiko direlarik. Zozketak egin dira dagoeneko (250 plaza bete dira) eta orain plaza libreak betetzeko epea dago irekita ekainaren 11ra arte. Plazak hurrenez hurren eta etorri ahala beteko dira.
Jarduerak
Jarduerak adin eta interes guztietara moldatzen dira.
Pentekosteak 2013
admin-k Az, 2013-05-15 13:29-n bidalia
Kutxazain Automatikoak tasaren kobrantza iragarkia
admin-k Ar, 2013-05-14 13:30-n bidalia
Kutxazain Automatikoak tasaren 2013ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak dira.
Epea
2013ko maiatzaren 16tik 2013ko uztailaren 16ra.
Lekuak eta medioak
Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko uztailaren 16an.