Bergarako Kirol Zerbitzuak aholkularitza fisikoa eskainiko die herritarrei
admin-k Ar, 2013-03-12 08:51-n bidalia
Bergarako Udalak herritarren artean jarduera fisikoa eta bizitza estilo osasuntsuak sustatzeko hainbat ekimen bultzatzen dihardu, hauetariko asko, Jaurlaritzako Osasun Sailaren laguntzaz.
Ariketa fisikoa egitea edota aire libreaz inguru naturaletan gozatzea bezalako jarduerek eragin esanguratsua daukate pertsonen osasunarengan.
2013ko Bergarako Pentekoste jaietako kartel lehiaketako oinarriak.
admin-k Or, 2013-03-08 15:37-n bidalia
Aurten Pentekoste jaiak maiatzaren 17tik 21era ospatuko dira. Beste behin programaren azala apainduko duen irudia lehiaketa bitartez aukeratuko da. Lanak aurkezteko azken eguna: apirilaren 16a.
Ona hemen lehiaketan parte hartzeko oinarriak:
Ia 500 bergararrek parte hartu du hondakin bilketa selektiboa diseinatzeko bileren lehen astean
admin-k Or, 2013-03-08 15:24-n bidalia

Martxoaren 12an, 13an eta 14an San Antoniotik Altos Hornosera arteko bergararrak (Arcelorreko jantokian, eleizaren ondoko eraikin gorrian), Alde Zaharreko auzotarrak eta Osintxun (ludotekan) bizi direnak daude deituta.
Bergarako Industria izango da 2014ko udal egutegiko protagonista
admin-k Og, 2013-03-07 15:11-n bidalia
Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren 2013ko erreziboak ordaintzeko epea maiatzaren 17a arte zabalik
admin-k Og, 2013-03-07 14:47-n bidalia
Bergarako udalerriko zergapekoei jakinarazten zaie, Trakzio Mekanikodun Ibilgailuen gaineko Zergaren 2013ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:
Epea
2013ko martxoaren 8tik 2013ko maiatzaren 17ra
Ordainketa egiteko lekuak eta medioak
Helbideratutako erreziboak baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2013ko maiatzaren 17an.
Martxoaren 9an Natura eguna ospatuko da Bergarako Gerriko Berdea protagonista duela
admin-k Az, 2013-03-06 13:11-n bidalia
Tokiko biodibertsiatearen zaintza eta herritarren aisialdirako hainbat aukera uztartzen dituen eremu honetan zuhaitz landaketa egingo da larunbatean.
Martxoaren 9an Natura eguna ospatuko dugu Bergarako San Martzial, aurten, Bergarako Eraztun edo Gerriko Berdea izango duelarik protagonista.
3. adinekoentzako ikastaroa gizarte sareetan murgiltzeko
admin-k Az, 2013-03-06 11:49-n bidalia
Bergarako Gizarte Etxean, jubilatuetan, izango da apirlaren 9tik maiatzaren 2ra.
Online gizarte sareek elkarrekin erlazionatzeko eta komunikatzeko bide berriak ireki dituzte. Telefono mugikorrak, ordenagailuak edota tabletak bezalako gailuen zabalkundeari esker harremanetarako espazio berriak irekitzen dira "klik" pare batean.
Martxoaren 9an zenbait kale moztuko dira “Bergara 1936. Guerra y represión” izeneko DVDren grabaketa dela eta.
admin-k Az, 2013-03-06 11:25-n bidalia
Kaleok moztuta dauden bitartean dagozkion desbideraketak egingo dira Mizpildi, Basarte, Goenkale eta Arruriagara heldu ahal izateko.
Datorren larunbatean, martxoak 9, “Bergara 1936. Guerra y represión” izeneko DVD-aren zenbait eszenaren grabaketak egingo dira gure herriko kaleetan. Horretarako, zenbait kale trafikoari moztuta egongo dira.
Goizean
Udalak herriko pilotalekuetan hobekuntza lanak egingo ditu
admin-k Az, 2013-03-06 11:13-n bidalia
2013ko udal aurrekontuetan 30.000 euroko inbertsioa bideratu da Zabalotegi, Osintxu eta Elorregiko pilotalekuetan hobekunta lanak egiteko.
Zabalotegi, Osintxu eta Elorregiko pilotalekuen egoera eskasa ikusirik, Bergarako Udalak 30.000 euroko inbertsiotako partida onartu du 2013ko Udal aurrekontuetan.
Zabalotegikoa izango da inbertsioetan lehentasuna izango duen pilotalekua, hormetako hezetasuna, itoginak eta margoketa lanak burutzeko asmoa dugularik.
Martxoaren 24an egingo da irristaketa saioa
admin-k Az, 2013-03-06 11:11-n bidalia
Hasieran martxoaren 10erako aurreikusita bazegoen ere, Labegaraietako espazioen okupazioa dela eta, atzeratu egin behar izan da.
Hanka-Labanka taldeak antolatuta Bergaran irristaketa saioak ari dira egiten Bergaran 2013a hasi zenetik adin deberdineko pertsonen artean irristaketa sustatzeko asmoz.
Hasiera batean martxoko saioa hilabete honen 10erako (igandea) zegoen aurreikusita baina saiook hartzen dituen Labegaraieta kiroldegiaren okupazioa dela eta, martxoaren 24ra atzeratuko da zita.