Aste honetako kultura ekitaldiak
admin-k Al, 2013-01-21 17:50-n bidalia
Aste honetan, ondorengo ekintzetan parte hartzeko aukera izango dugu Bergaran:
2013/01/22 Asteartea
HITZALDIA: Fracking-aren inguruko hitzaldia.
Hizlaria: Azaitz Unanue.
Irizar Jauregian, arratsaldeko 19:00etan.
2013/01/23 Asteazkena
ZINE KILUBA.- Zine-zikloa: Haurtzaroa
Nadie sabe (H.Koreeda).
Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 20:00etan.
Sarrera: 3 €.
Emakumeentzako defentsa pertsonal ikastaroa Agorrosinen
admin-k Az, 2013-01-16 13:21-n bidalia
Bergarako Udalak eta Bergarako Shotokan-ek antolatutako ikastaroa dohainekoa izango da eta 16 urtetik gorako emakumeek parte hartu ahal izango dute.
Ikastaroaren inguruko informazioa:
2012ko azaroko lan merkatuaren txostena: Sektore guztietan egin zuen gora langabeziak.
admin-k Az, 2013-01-16 11:51-n bidalia
2012ko azaroan eskualdeko herrietatik langabezia-tasa altuena izan zuen herria Arrasate zen (%13,73), ondoren Bergara (%12,50) eta zifra baxuagoekin Elgeta eta Eskoriatza daude.
Azaroko datuekin egindako lan merkatuaren txostenak, krisia hasi zenetik izan den langabeziaren zifra altuena hilabete horretan eman zela erakusten du. Datuen arabera, Debagoienan 3.701 langabetu zeuden inskribatuta. Gipuzkoako langabezia osoaren %7,68a suposatzen du zifra honek.
Bertako euskara lantzeko ikastaroak Bergaran
admin-k Ar, 2013-01-15 16:17-n bidalia
Ikastaroak otsailean hasiko dira eta parte hartu ahal izateko urtarrilaren 31a baino lehen eman beharko da izena. Matrikula 10 eurotakoa da.
Otsailean bertako euskara lantzeko ikastaroak jarriko dira martxan Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Jardun Elkarteak antolatuta. Ikastarootan parte hartu nahi duten guztiek aurrez izena eman beharko dute.
Aste honetako kultura ekitaldiak
admin-k Ar, 2013-01-15 15:49-n bidalia
Aste honetan, ondorengo ekintzetan parte hartzeko aukera izango dugu Bergaran:
2013/01/16 Asteazkena
Zine-kluba: Zine-zikloa: Haurtzaroa.
La cinta blanca (M.Haneke).
Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 20:00etan.
Sarrera: 3€.
2013/01/18 Ostirala
Tximeletak (Euskal Herriko gazte mugimenduaren historia).
Zabalotegi aretoan, arratsaldeko 17:00etan.
Sarrera: doan
Herribusa Angiozarrera, Arexkurenetara eta San Kristobalera ere iritsiko da
admin-k Ar, 2013-01-15 15:44-n bidalia
Behean aipatzen diren zerbitzuak, Amillagako errotondatik Ibarrako errotondara irteten direnak, Angiozar, San Kristobal eta Azkoneta auzoetara iritsiko dira. 2013an Herribusaren tasak ez du igoerarik izango.
Angiozarreko auzotar talde batek Udalari egindako eskaera baten ondorioz, Herribusak Bergarako auzo honetako bizilagunei ere zerbitzua eskainiko die aurrerantzean.
GI 632 errepideko lanetarako izena eman dezakete Bergarako langabetuek
admin-k Al, 2013-01-14 15:31-n bidalia
Gipuzkoa 632 errepideko lanetarako eskualdeko enpresek izango dute lehentasuna. Interesa duten langabetuek izena eman eman ahalko dute Bergarako Udaletxeko sarreran. Bertan lan eskaera inprimakia jaso eta beteta eman beharko dute urtarrilaren 18tik 26ra (biak barne).
Ezohiko etxebizitzek %150eko errekargua izango dute
admin-k Or, 2013-01-11 12:49-n bidalia
Neurri honen bitartez etxe hutsen merkaturatzea eta alokairua sustatu nahi ditu Bergarako Udalak eremu degradatuak errekuperatzeko eta eraikinen okupazioa bultzatzeko.
Bergaran hutsik dagoen etxebizitza kopuru handia aintzat hartuta (2011n Aztikerrek egindako ikerketa batean 334 detektatu ziren*), eta hainbat eremu edo auzotan (Alde Zaharrean edota Angiozarren, esaterako) etxe huts horiek suposatzen duten degradazioa ekiditeko, Bergarako Udalak etxe hutsen merkaturatzea eta alokairua sustatu nahi ditu.
Aratusteetako egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa
admin-k Or, 2013-01-11 10:08-n bidalia
Bergarako 2013ko aratusteetako jaia egitarauko azala aukeratzeko lehiaketa ireki du Bergarako Udalak. Bertan, Bergaran bizi edo erroldatutako edozein pertsonak parte hartu ahal izango du eta irabazle ateratzen denak 350 euroko saria jasoko du...
Emakumeen Sexu eta Ugalketa Eskubideen urraketaren gaineko erakusketa Bergaran
admin-k Og, 2013-01-10 12:41-n bidalia