Ikastaroa otsailean gauzatuko da eta bere helburua da Udalarekin harremana daukaten entitateen artean euskararen ezagutza eta erabilera sustatzea. Izena emateko epea urtarrilaren 31an bukatzen da.

Urte asko dira Bergarako Udalak administrazioan euskararen erabilera indartzeko bideari ekin ziola. Une honetan, udal barruko idatzizko jarduna neurri handian euskaraz bideratzen da eta aurrera begira kanpoko harremanak euskalduntzen jarri nahi ditugu nagusiki gure indarrak.

Helburu hori lortzeko, berriz, behar beharrezkoa da Bergarako Udalarekin harremana daukaten entitateek eurek ere euskaraz egitea. Hori lortzeko asmoz, Bergarako Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Udal Euskaltegiak euskara ikastaro laburra antolatu du herriko enpresarientzako eta merkatarientzako.

Ikastaroaren ezaugarriak

5 orduko ikastaro laburra izango da, doakoa, 5 egunetan banatuta 2014ko otsailean. Dena den, interesa agertzen dutenen aukerak kontuan hartuta osatuko dira taldeak, gutxienez 5 lagunekoak. Egunak eta orduak zehazteko ere kontuan izango dira interesa agertzen dutenen aukerak.

Ikastaroan honako eduki hauek landuko dira:

  • Euskaraz idazten laguntzeko Interneten ditugun baliabideen berri eman eta erabiltzeko oinarrizko azalpenak: hiztegiak zela kontsultatu, zuzentzaile ortografikoa eta itzultzaile automatikoa zela erabili, idatzi ereduak non aurkitu...
  • Eta gehien erabiltzen diren idatzietan (eskaerak, fakturak, aurrekontuak, ordainagiriak, oharrak, gutunak...) sarri errepikatzen diren esaldi eredu batzuk aztertuko ditugu.

Dena den, interesdunek euren zalantzen eta premien berri eman dezakete eskaera-orri honen bitartez.

Ikastaro hau doan izango da eta bertan parte hartzeko nahikoa da euskaraz berba egiten jakitea.

Izena emateko bideak

Izena emateko epea urtarrilaren 31n bukatuko da.

 

Arloa: