Datozen bi asteazkenetan mahaiak eta aulkiak alokairuan hartzeko aukera izango da San Martzial erromeriarako
Bergarako Udala-k Or, 2023-06-09 12:26-n bidalia
Uztailaren 2an izango da San Martzial erromeria eta herritarrek bertarako mahaiak eta aulkiak alokairuan hartzeko aukera izango dute datozen bi asteazkenetan: ekainaren 14an eta 21ean. Eskaera Seminarixoko lehiatilan egin beharko da, 18:00etatik 20:00etara.
- Mahai bat eta zortzi aulki alokatzeak 25 euroko prezioa izango du.
- Eskatzaile bakoitzak 150 euroko fidantza jarri beharko du hiru mahai arte.
-
Hortik gora eskatuz gero 300 euroko izango da fidantza (hau da, lau edo bost mahai hartu, fidantza 300 euro izango da.
Igandean trafiko mozketak izango dira San Antonio Saria txirrindulari-proba dela-eta
Bergarako Udala-k Og, 2023-06-08 11:01-n bidalia
Ostiralean zabalduko dute Agorrosingo kanpoko igerilekua
Bergarako Udala-k Az, 2023-06-07 13:29-n bidalia
Uda gainean da eta ostiralean, ekainaren 9an, Agorrosingo kanpoko igerilekua irekiko dute. Irailaren 15era bitarte egongo da zabalik.
Kanpoko igerilekua zabalik egongo da 10:00etatik 20:00etara (berdegunea, berriz, 10:00etatik 20:30era). Hori dela eta, Agorrosin Ekintza Guneko ordutegia ere pixka bat aldatu egingo da: astegunetan 6:30etatik 21:25era bitartean irekiko dute, ohi bezala; udako asteburu, jai egun eta abuztu osoko ordutegia, berriz, 9:00etatik 21.00etara izango da.
Ekinez jaialdia dela-eta, herriko zenbait tokitan aldaketak izango dira ostiralean eta zapatuan
Bergarako Udala-k Az, 2023-06-07 11:16-n bidalia
Bihar da azken eguna izena emateko udal eraikinen eta kaleen garbiketako langileen lan-poltsan
Bergarako Udala-k Az, 2023-06-07 10:16-n bidalia
Udalak eraikinetako garbiketako langileen eta kale garbiketako langileen lan-poltsa osatu behar du oposizio-lehiaketa bidez, eta bihar (ekainaren 8a) da azken eguna eskaerak aurkezteko. Hautagaiek beharrezko agiriak aurkezteko bi aukera dituzte: presentzialki, B@Z bulegoan (Bergararren Arretarako Zerbitzua) edo telematikoki, udaleko web-orrian.
Deialdiaren oinarriak eta informazio osagarria ikusteko egin klik hemen.
Ireki berri da epea 2023. urteko San Martzial jaietako kantinaren eta txosnaren ustiapena adjudikatzeko eskaera egiteko
Bergarako Udala-k Ar, 2023-06-06 11:25-n bidalia
‘Zientzia kalean’ erakusketa jarri dute Laboratorium museoan
Bergarako Udala-k Al, 2023-06-05 15:21-n bidalia
Asteburuan Bergaran jokatuko dute Espainiako hockey lineako txapelketa
Bergarako Udala-k Og, 2023-06-01 14:36-n bidalia
Bergarako Labegaraieta kiroldegian jokatuko dute hockey lineako Espainiako txapelketa, eta bertan lehiatuko da eskualdeko Burdinola taldea. Lehiaketan parte hartuko duten taldeak hainbat naziotakoak izango dira, besteak beste, Euskal Herria, Katalunia eta Espainia.
Gorka Artola alkateak eskerrak eman dizkio Burdinola Irristaketa Klubari: “Lan nabarmena egin dute txapelketa antolatzen, eta eskerrikasko ohituraz gurean masiboak ez diren kirolei ikusgarritasuna emateagatik”.
Hasi dira Zabalotegiko Txiki Txokoaren inguruko hiritartze lanak
Bergarako Udala-k Og, 2023-06-01 09:53-n bidalia
2021ean herri-hezitzaileen taldeak partaidetza prozesu batean bitartez diseinatu zen Zabalotegi Txiki Txokoaren inguru berria, eta hasi berri dira hiritartze-lanak. Oinherri herri hezitzaileen sareko kide da Bergara, eta horren filosofiari jarraituta egin zen gunearen diseinuaren prozesua.
Hiritartze-lanak bi ataletan banatzen dira: batetik, kioskoa birgaituko dute, asfaltatze lanak egingo dituzte eta azpiegitura (ura, argiteria…) berrituko da. Lan horiek hiruzpalau hilabete iraungo dute, Artzamendi SA enpresak egingo ditu eta 110.788,45 euroko (BEZ barne) kostua izango dute.
Aurreikusitakoak beteta jaien lehen balorazio oso ona egin du Udal Gobernuak
Bergarako Udala-k Az, 2023-05-31 14:21-n bidalia
2023ko Pentekoste jaiak amaitu berri, “balorazio oso ona egiten du Udal Gobernuak”, Gorka Artola alkatearen hitzetan. Balorazio sakonagoa datozen egunetan egingo bada ere, esan daiteke aurreikusitako ekintza guztiak egin direla, eta “giro ona egon dela herrian. Jendea gogotsu zegoen eta gozatzeko aukera izan duela esango nuke”. Eguraldia ere lagun izan dute bergararrek eta bertara etorri direnek.
Orriak
- « lehenengoa
- ‹ aurrekoa
- …
- 81
- 82
- 83
- 84
- 85
- 86
- 87
- 88
- 89
- …
- hurrengoa ›
- azkena »
