Uztailaren 2an izango da San Martzial erromeria eta herritarrek bertarako mahaiak eta aulkiak alokairuan hartzeko aukera izango dute datozen bi asteazkenetan: ekainaren 14an eta 21ean. Eskaera Seminarixoko lehiatilan egin beharko da, 18:00etatik 20:00etara. 

  • Mahai bat eta zortzi aulki alokatzeak 25 euroko prezioa izango du.
  • Eskatzaile bakoitzak 150 euroko fidantza jarri beharko du hiru mahai arte. 
  • Hortik gora eskatuz gero 300 euroko izango da fidantza (hau da, lau edo bost mahai hartu, fidantza 300 euro izango da.

  • Ezingo dira bost mahai baino gehiago eskatu. 

  • Alokatzen den mahai bakoitzeko gehienez zortzi aulki eskatu ahal izango dira. 

  • Fidantza itzultzeko uztailaren 5ean eta 6an izango da aukera, 17:30etik 20:30era, Seminarixoko lehiatilan. 

Mahaiak eta aulkiak non jaso eta itzuli

Mahaiak eta aulkiak hartzeko aukera egongo da uztailaren 1ean (larunbata), San Martzial kanparako sarreran, 17:00etatik 20:00etara.

Itzultzeko, berriz, erromeriaren ondoren (uztailak 2) mahaiak eta aulkiak jasotzeko puntu konkretu bat jarriko da San Martzialen. Mahaiak eta aulkiak 18:30etik 20:30era entregatu ahal izango dira. Materiala entregatzen duenari Udaleko zigilua jarriko zaio. 

Materialaren eskatzaile bakoitzak kultura zerbitzuan eskaera egiterakoan eman zitzaion orria eraman beharko du materiala entregatzerakoan, han jarriko diotelako zigilua. Alokatutako aulkiak eta mahaiak hartutako egoera berean eta 18:30etik 20:30era entregatzen ez dituenak ez du zigilurik jasoko, eta ondorioz, fidantza galdu egingo du. Gero Kultura Zerbitzuan fidantza jasotzeko aukera izango du zigilua duen orria entregatzen duenak.

Arloa: