Ekainaren 11ean (igandea) trafikoan zenbait aldaketa izango dira urteroko San Antonio Saria txirrindulari-proba dela-eta. San Antonio auzoko jaien testuinguruan egingo dute lasterketa, eta sortuko dituen aldaketak honakoak dira:

  • Mintegi kalearen hasieran eta Espoloia kalean ezingo da aparkatu igandean txirrindulari-proba bukatu arte.
  • Urteaga, Mintegi eta Espoloia kaleak trafikoari moztuta egongo dira 16:45tatik 18:45era.
  • Antzuolarako bidea (GI-632) ere moztuta egongo da ordu tarte berdinean.

Udaltzaingoak, Ertzaintzak eta Lokatza kirol-elkarteak elkarlanean jardungo dute trafikoa bideratzen.

 

Arloa: