Udaleku irekietan epe barruan izena eman duten ume guztiak onartuak izan dira. Guztira 522 umek eman dute izena, bai Bergaran, bai Angiozarren, bai Osintxun.
Angiozar eta Osintxun ere egongo dira udalekuak.

Adierazi nahi dugu baita udaleku irekien aurkezpen eta informazio bilera data hauetan izango dela:

-Bergarako udalekuen aurkezpena: ekainaren 14an, asteazkena, 18:00etan Zabalotegi aretoan.
-Angiozarko udalekuen aurkezpena: ekainaren 19an, astelehena, 18:00etan Angiozarko Arbiaska aretoan.
-Osintxuko udalekuen aurkezpena: ekainaren 21ean, asteazkena, 18:00etan Osintxuko eskolan.