Udalak aurten ere “Balkoi eta Leihoak apaintzeko lehiaketa” antolatu du ekainerako. Lehiaketan parte hartu nahi dutenek ekainaren 12a baino lehen eman beharko dute izena Udal Liburutegian eta www.bergara.eus webgunean eta sari banaketa uztailaren 5ean izango da Oxirondon, Eguazteneko Azokaren baitan.

Lehiaketan, Bergara hiriguneko etxebizitzen jabe edo errentariek har dezakete parte. Leiho eta balkoi hauek, apainduta egoteaz gain, ezin izango diete inolako arriskurik sortu oinezkoei.

Balkoiek gutxienez ekainaren 12tik uztailaren 30era egon beharko dute apainduta (biak barne).

Lehiaketa arautuko duten pleguak hemen:  arauak_leiho_eta_balkoiak_lehiaketa.doc.

Izen ematea

Parte hartzeko izen ematea: Maiatzak 29tik 12ra bitartean.

Udal Liburutegian (ordutegia: 8:30 – 20:30 edo 943779162 telefonora deituz) edo hemen.

 

Sari banaketa

Uztailaren 5ko Eguazteneko Azokan izango da Oxirondon, 19:00etan.

1.saria 400 € (Bergarako dendetan gastatzeko bonotan)

2.saria 200 € (Bergarako dendetan gastatzeko bonotan)