Bergarako Udalak Ideia Lehiaketa bat jarri zuen abian urte hasieran. Lehiaketa horren helburua bergararren bizi kalitatea hobetzea zen eta herritar ugarik hartu zuen parte bertan. Jaso ziren proposamenen artean, Mariaren Lagundiako ikastolako ikasle talde batek egindakoa izan zen; uda inguruan, kanpoko igerilekua gauez irekitzea.

Udalak ikasle hauei hitza eman zien, ekaina aldean gaiari heldu eta udaleko teknikariak gaztetxoengana joan ziren gaia beraiekin prestatzeko. Honela, Hezkuntza eta Gazteria teknikaria eta Kirol teknikaria ikasle hauekin izan ziren, beraien proposamenak jaso eta ekintza posibleak erabaki ahal izateko. Saio emankorra izan zen eta proposamen mordoa egin zituzten eta hortik, Agorrosin Gauaren ideia atera da.

Modu honetan, larunbat honetan, ekainak 24, Agorrosin kirol gunea, kanpoko eta barruko igerilekuak, zabalik izango da 23:30era bitartean. Larunbat gauean Agorrosinera gerturatzen diren herritarrek gozatzeko hamaika ekintza izango dituzte; uretako puzgarriak, baloi erraldoiak, ur jolasak, musika DJ Daffer-en eskutikā€¦ Bergarako Udalak herritarrak Agorrosin Gaua ospatzera animatu nahi ditu.