Udalak ohiko azterketa egin die udalerriko zenbait zuhaitzei eta ondorioztatu da Usondo parkean dauden sei zuhaitz -urkiak eta haritz amerikarrak- gaixo daudela eta sendabiderik ez dutela. Arrazoi horregatik, aste honetan bertan bota egingo dira sei zuhaitzak.

Lan horiekin lotuta eta herritarren segurtasuna bermatzeko, Usondo parkea itxita egongo da aste honetako zenbait egunetan. Hala, lanen arabera, zabaldu edo itxi egingo da parkea.