Udalekuen oso balorazio positiboa egin du Bergarako Udalak. Urtez urte gorantza doa parte hartzen duen ume kopurua. Aurten 542 ume pasa dira bertatik eta horiei arreta emateko 60 hezitzaile aritu dira.

Udala oso baikorra da udalekuen ekimenarekin hiru arrazoirengatik: umeei aisialdi eta harreman aukerak eskaintzen dizkielako; gurasoei zerbitzua ematen dielako eta, azkenik, herriko gazteei ere uztailean lana ematen dielako.
 
Aurten ere udalekuetan ekintza ugari egin dituzte: nabarmentzekoak izan daitezke zientzia tailerrak eta flashmobak, askoren artean.