Astelehenean, irailak 18, Agorrosin Ekintza Guneko kirol jarduerak martxan jarriko dira.

Horrekin lotuta, gogoratu Agorrosin Ekintza Guneko ordutegia aldatu dela: astelehenetik aurrera ordu erdi lehenago zabalduko da astelehenetik ostiralera bitartean. Hala, aste barruan 06:30etik 21:30era zabalik egongo da. Kirol Zerbitzuak ordutegia aldatuz proba egin nahi izan du, erabiltzaile goiztiarrenei aukera emateko.

Larunbatetan, berriz, 09:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00 zabalduko da; eta azkenik, igande eta jai egunetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.

Arloa: