Udalak lehiaketa-oposizio bidez martxan jarritako Agorrosingo administrari-atezain plaza bat eta atezain-administrari laguntzaile bi plaza betetzeko deialdirako lehen frogak irailaren 26an egingo dira Migel Altuna Institutuan. Administrari-atezain plaza betetzeko hautagaiek 10:00etan izango dute froga; eta atezain-administrari laguntzaile bi postuetarako lehian daudenek 12:00etan.