Debagoieneko Mankomunitateak eta Bergarako Udalak jakinarazi nahi dute 2017ko urriaren 1etik aurrera komertzioetako hondakinen bilketa sisteman aldaketak egongo direla.

Aldaketak hurrengoak izango dira:

Errefusa: kaleko edukiontzietan bota beharko da. Horretarako edukiontziak zabaltzeko txartela edukiko duzue.

Organikoa: Organikoaren sortzaile handi eta txikietan banatuko dira komertzio eta tabernak:

• Sortzaile txikiek (60L baino edukiera txikiagoko edukiontziak dituztenek) kaleko edukiontzia erabiliko dute, txartelarekin.

• Sortzaile handiei ( 60L gorako edukiontzia dutenak, gurpildun edukiontziak) orain arte moduan atean jasoko zaie hondakina organikoa. Astearte, ostegun eta larunbat goizean komertzio bakoitzari bere edukiontzia jasoko zaio goizeko 10:00tarako aterata.

Errefusaren edukiontzia zabaltzeko txartela jasotzeko eta aldaketa hauei buruzko azalpenak emateko, bilera bat egingo da, irailaren 20 asteazkenean, 15:30ean Bergarako udaletxean.

Norbaitek ezingo balu bilera horretara joan, irailaren 25etik 30era doan astean udaletxeko hondakinen informazio bulegotik pasa daiteke jasotzera, ondorengo ordutegian: 9:00-14:00.