Bergarak eta Wiesbadenek (Alemania) adostutako Erasmus+ elkartruke esperientzia martxan da dagoeneko, eta Alemaniako hiritik etorritako 14 gazteak gurean daude.

Atzo, asteartea, Bergarari bisita egin zioten eta igandera bitartean programa aberatsa izango dute: hala nola, Guggenheim museoa eta Donostiako Nanogunea ezagutzeaz gain, Bergarako Laboratorium museoan hainbat tailer egingo dituzte.

Elkartrukearen helburua da Europako gazteak berrikuntzak daukan garrantziaz jabetzea. Hala, Bergararen proposamenaren ardatza Laboratorium museoa izango da.

14 alemaniarrek igandean bukatuko dute egonaldia; eta urriaren 9tik 15era arte Bergarako 14 gaztek joko dute Wiesbadenera.