Antzinatik San Martzialera bidean zegoen zirkulazio puntu arriskutsuari konponbidea eman dio Udalak.

Aspaldiko eskaera zen San Martzialera bidean Goi Auzon dagoen errepide tramua hobetzea, zirkulazioarekin lotuta arrisku egoerak ekiditeko. Horren harira, Udalak Elizarekin akordio bat egin du eta horren bitartez Elizak 3.381 metro koadroko lurren doaneko lagapena egin dio Udalari. Hala, Udalak lagatako lur hori baliatuta bideko kurba zabaldu ahal izan du eta puntu horri zegokion arriskua ezabatu. Albiste pozgarria auzotarrentzat eta bide hori erabili dezakeen herritar ororentzat.

Aipatutako lanok Elurlan SL enpresari adjudikatu zitzaizkion irailaren 4an eta 29.040 euroko (BEZ barne) kostua izan dute.

Lagapen horren hitzarmenaren baitan, Udalak konpromisoa hartu du urte amaiera aurretik Santa Marinako Elizaren erabilera publikoko portikoko harlausen juntak hartzeko lanak egiteko eta Santa Marina parrokian ager daitezkeen pintaketa ezberdinen garbiketa egiteko..