Hasi da aurtengo gripearen aurkako txertaketa kanpaina EAEn; osasun arloko adituek txertoa jartzeko deia egin dute berriz ere, gripearen aurkako prebentzio-neurri segurua eta oso eraginkorra dela adieraziz.

Udaleko Osasun, Gizarte Ongizate eta Immigrazio Sailak gripearen aurkako txertaketa kanpaina hasi dela jakinarazi nahi die herritarrei eta abenduaren 23a arte iraungo duela.

Deialdia honako hauei zuzenduta dago, arrisku-taldeak direlako:

-65 urte baino gehiago dituztenak.

-Gaixotasun kronikoak dituztenak: diabetesa, BGBK, kardiopatiak...

-Haurdun dauden emakumeak. 

-Profesional sanitarioak. 

Eta, horrekin lotuta, prebentzio-neurri gisa gizarte osoari gogorarazten zaio garrantzitsua dela:

-Erabiltzeko eta botatzeko paperezko zapiak erabiltzea. 

-Eztula edo doministiku egitean, ahoa edo sudurra besoarekin estaltzea. 

-Eta eskuak urarekin eta xaboiarekin garbitzea sarri.

Txertoa hartzea oso erraza da. 65 urteko edo gehiagoko pertsonek, gaixotasun kronikoa dutenek eta haurdun dauden emakumeek ohiko osasun-zentrora osasun-txartelarekin joan besterik ez dute; baina komeni da, hala ere, aurretik telefonoz deitzea, txertaketa-ordutegien berri izateko.

Bergarako osasun zerbitzuarekin harremanetan jartzeko, 943 035400 telefono zenbakira deitu.