Gipuzkoako Foru Aldundiak Bergara eta Arrasate artean -Urieta baserria eta Foru Aldundiaren biltegiaren artean- kokatuta dagoen zubia berritzeari ekingo dio egunotan.

GI-627 errpideko 40+476 PKn kokatuta dagoen zubia 1973an eraiki zen. Kontua da gaur egun zubi horrek ez duela garraio berezi batzuen zirkulazioa bermatzen; eta arrazoi horregatik Gipuzkoako Foru Aldundiak zubiaren oinarriak hormigoi pretentsatuko habe prefabrikatuekin indartuko ditu. Gainera, obrak egin bitartean, denboraren paseoarekin hondatzen hasitako elementuak ere konponduko ditu.

Obra honek bi hilabete eta erdiko epea izango du, eta 363.000 euroko aurrekontua. Lana egiteko ardura Orion ReparaciĆ³n Estructural enpresak dauka.

Bestalde, Gipuzkoako Foru Aldunditik jakinarazi dute egunerokoan ez dutela aurreikusten errepideko zirkulazioan eragitea, karrilen zabalera estutu besterik ez dutelako egingo. Eta salbuespeneko kasuetan (andamioak jartzea, materialen deskarga...) soilik moztuko dutela karriletakoren bat.