Udalak eta herritarrek 'Bergarako soinu-ingurua hobetzeko plana, 2018-2022' garatu dute.

Bertan jasota daude udalerriko zarataren mapa, egindako neurketak, jasotako ondorioak, hurrengo epealdian landu beharreko ildoak, ekintza konkretuak, kontzientziazio eta hezkuntza kanpaina, neurrien kuantifikazio ekonomikoa eta jarraipen-plana, hain zuzen ere.

Txostena webgunean bertan dago ikusgai.