Aurten ere Debagoieneko Mankomunitateak Lanbiderekin elkarlanean bailarako hainbat langabeturi aldi baterako lana emateko programan parte hartu du; eta, horren ondorioz, Bergarako Udalak sei lagun kontratatuko ditu sei hilabetetarako.

Horietako hiru mantenimendu lanetan arituko dira, brigadako taldean hiri-altzariak berriztu, margotu eta antzeko lanak egingo dituzte; beste batek administrari laguntzaile lanak egingo ditu Udal artxiboan; bosgarren batek arreta lana egingo du gizarte zerbitzuetan; eta, azkenik, batek igeltsero lanak egingo ditu.

Lanbidek egin du hautagaien aurre-aukeraketa eta Udalak froga bana egingo dizkie. Horren arabera, urtarrilerako hasiko lukete sei hilabeteko lan epealdia.

Aurtengoa da Bergarako Udalak programa honetan parte hartzen duen laugarren aldia.