Zabalik dago dagoeneko Bergarako erakusleiho lehiaketan parte hartzeko izenematea. Interesatuek 2017ko abenduaren 11tik aurrera prestatuta izan beharko dituzte erakusleihoak. Baina ezinbestekoa izango da abenduaren 1etik 11ra bitartean izena ematea 943 761016 telefono zenbakira komertzio ordutegian deituta.

Sariak ematerakoan kontuan hartuko da publizitate-mezuaren irudimena, originaltasuna, argiztapena, berrikuntza eta eraginkortasuna, erakusleihoaren kalitatearekin batera.

Epaimahaia honakoek osatuko dute: Ekonomia, Sustapen, Turismo eta Enpleguko batzordeak; Bedelkar elkarteak; eta Beart elkarteak. Horrez gain, herritarrek ere baloratzeko aukera izango dute komertzioetan banatuko zaizkien fitxa beteta.

Eta honako sariak banatuko dira: lehenak ziurtagiria eta 300 euro; bigarrenak ziurtagiria eta 250 euro, hirugarrenak ziurtagiria eta 150 euro, eta herritarrek aukeratutakoak ziurtagiria eta 50 euro.