Urtero bezalaxe, Udalak Erakusleiho Lehiaketa antolatu du eta guztira 24 merkataritza establezimenduk hartu dute parte, iaz baino 6 gehiago. Parte hartzaileen artean herriko jantzidendak, dekorazio dendak, burdindegiak, loradendak, osagarriak saltzen dituzten dendak, ileapaindegiak, optikak, oinetako eta kirol dendak edo estetika eta lurrindegiak, besteak beste.

2017ko Erakusleiho Lehiaketako sarituak eta sariak ondorengoak izan dira:

1.Saria : GOROSTI loradenda.Ziurtagiria eta 300 €

2.Saria: AMPARO ileapaindegia.Ziurtagiria eta 250 €

3.Saria: IZEDER eskulanak.Ziurtagiria eta 150 €

4.Saria: Herritarren saria: MAKA oinetakoak.

Herritarren artean saria irabazi duena MARISA DAVILA izan da eta 50€ jasoko ditu.

Sari guztiak UDAL BONOETAN banatuko dira, Bergarako komertzioetan gastatzeko.

Lehiaketa Gabon garaiko giroa sortzeko lagungarria izan ohi da herrian, erakusleihoetako apainketa bereziek giroa sorrarazten laguntzen baitute. Orokorrean ere, Bedelkarren “Bergara Bizi” Gabonetako kanpainaren baitan egiten diren ekintza ezberdinek (atrakzioak, eskulanak, erakusleihoen apainketa, argiak, deskontuak, zozketak,....) Gabonak alaitzeko balio izaten dute. Horrenbestez, herriko komertzioek egiten duten esfortzua eskertzeko moduan gara.

Lehiaketako epaimahaia Bedelkar Bergarako Merkatarien Elkarteko ordezkariek, Beart Bergarako Arte Elkarteko ordezkariek, Gipuzkoako Bazkundeko ordezkariek eta Udaleko ordezkariek osatu dute.