Egunotan Udala 2018ko egutegia kaleko etxeetara banatzen aritu da. Egutegiak kasurik gehienetan buzoietan laga dira eta beste batzuetan atarian pilatxoan. Etxebizitza bakoitzerako bana utzi da, baina edozein arrazoirengatik egutegi gabe geratu direnek edo ale gehiago nahi dituztenek Udaltzaingoan jaso ahal izango dituzte abenduaren 29tik aurrera.

Bestalde, baserri-auzoetako banaketa auzo-alkateek egin dute, edo egingo dute datozen egunetan. Eta auzo-alkaterik ez duten auzoetako bizilagunek, berriz, Udaltzaingora etorri eta bertan jaso ahal izango dituzte.