Urtea bukatu aurretik, Gizarte Politikako foru diputatu Maite Peñak eta Bergarako alkate Elena Letek Mizpirualde adinekoen egoitzaren kudeaketa Kabia erakunde foralaren esku uzteko hitzarmena sinatu zuten.

Udaleko osoko bilkurak onartu zuen Mizpirualde egoitza Kabiaren sarean barneratzea, eta hitzarmen honek gauzatu du esku-aldatzea.