Aurtengo aratusteak otsailaren 8tik otsailaren 13ra izango dira eta ekitaldi ugari antolatu dira.

Kartel lehiaketan lanak aurkezteko epea urtarrilaren 15ean bukatu zen. Ez da kartelik aurkeztu. Beraz, saria 350€ udal bonotan eman gabe geldituko da.

Torradak eta pellak egiteko ikastaroa

Otsailaren 6ean, asteartea, Torradak eta pellak egiteko 2 orduko ikastaroa izango da doan 18:00etan, San Antonioko Gure Ametsa elkartean. Irakaslea Gorka Lobato izango da. Izena emateko, beranduen urtarrilaren 30ean, Kultura Zerbitzura deituta (943 779 159).15 plaza izango dira eta lehentasuna bergararrek izango dute. Beharrezkoa izanez gero, izena emandakoen artean zozketa egingo da.

Mozorro bazkaria

Otsailaren 10ean, larunbata mozorro bazkaria izango da, 14:30ean. Txartelak salgai daude ondorengo tokietan: Udaleko Kultura Zerbitzuan, eta Kortazar eta Eruan tabernatan. Prezioa: 16 euro. Txartelak saltzeko azken eguna: otsailak 6. Berogailua egongo da.

Aratusteetako kontzertua

Otsailaren 9an izango da Udal pilotalekuan, 'Ai Amatxo 3.0' izenpean. Sarrera 8 eurokoa da eta beraiek eskuratzeko hainbat aukera izango dira: www.ticket.kutxabank.es helbidean otsailaren 1ean (osteguna) 18:00etan hasita; eta Seminarixoko txarteldegian otsailaren 1, 2 eta 4an (18:00etatik 20:00etara). Txarteldegian zenbaki bikoitiak salduko dira eta on-line zenbaki bakoitiak. Egun hauek pasa ondoren sarrera guztiak on-line egongo dira salgai. Gehienez pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira. Emanaldi-egunean: pilotalekuko leihatilan 21:30ean (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero emanaldi-egunean ez da leihatilarik irekiko).

Pirritx, Porrotx eta Marimotos

Otsailaren 10ean izango da Udal pilotalekuan 'Borobilean' ikuskizuna, 16:15ean eta 18:30ean. Sarrera 6 eurokoa izango da eta beraiek eskuratzeko hainbat aukera izango dira: www.ticket.kutxabank.es helbidean otsailaren 2an 18:00etan hasita, eta Seminarixoko txarteldegian otsailaren 2an eta 4an (18:00-20:00). Txarteldegian zenbaki bikoitiak salduko dira eta on-line zenbaki bakoitiak. Egun hauek pasa ondoren, sarrera guztiak on-line egongo dira salgai. Gehienez pertsonako 6 sarrera erosi ahal izango dira. Emanaldi-egunean: pilotalekuko leihatilan 15:15ean (aldez aurretik sarrera guztiak salduz gero, emanaldi-egunean ez da leihatilarik irekiko).