Ander Alberdik zinegotziari izateari utzi dio urtarrileko osoko bilkuran. EAJ taldeko Alberdi alkateordea, Ogasun batzordeko burua eta Ongizate batzordeko kidea izan da legealdi honetan. Aurreko legealdian ere oposizioan izan zen udalbatzan.

Lan kontuengatik utzi behar izan dio zinegotzi izateari, baina udal gobernuaren alboan jarraituko duela gaineratu du, "herriaren alde lanean".

Alberdi Rafa Amasorrainek ordezkatuko du; Amasorrain EAJ alderdiko zinegotzi izan zen aurreko legealdian.