Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek 'Borobilean' ikuskizun berria aurkezten dihardute. Lan honen bitartez honako galderak egiten dituzte: Nork agintzen du etxean? Eskolan? Kalean? Lagun artean?

Borobil batean taldean jarri eta arauak ezarri, ardurak banatu eta antolatzen ikasiko dute, elkarbanatzeko eta errespetuz elkarri eragiteko. Beti bezala, umorea, musika eta kontzientzia uztartuko dituzte.

Sarrerak salgai daude 6 eurotan http://ticket.kutxabank.es/ webgunean, zein Seminarixoko txarteldegian emanaldia hasi baino ordubete lehenago.