NONDIK GATOZ ETA NORA GOAZ?

2018an Bergarako udalerriak herri-gutuna jaso zuela 750 urte beteko dira. Urteurren esanguratsu hori merezi duen bezala gogorarazteko, hainbat jarduera eta ekimen abiarazten dihardute Udalak eta hainbat herritarrek; ekintza horietan gure historia, lorpenak, izaera eta komunitate-indarra jasoko dira. Era berean, urteurrenak balioko du erakusteko zer izan den Bergara iraganean, nolakoa den gaur egun eta norantz goaz.

Udalerriaren historia laburbiltzen duen dokumentu garrantzitsua sortu da, gure historiaren mugarri garrantzitsuenak jaso eta hemendik aurrera ikertzen jarraitzeko abiapuntua ere badena.

Eusko Ikaskuntzako Lourdes Odriozola Oyarbide Historian doktoreak gauzatu du, baina gidaritza eta ekarpenak Bergarako herritar talde baten eskutik izan dira.

Jaitsi hemen liburuxka PDF formatuan edo eskuratu liburuxka fisikoa Udal Artxiboan, Laboratorium Museoan edo Udal Liburutegian.

Bergarak hiri-agiritik gaur egunera arte izan duen eraldaketari buruzko erakusketa ikusgai

Ostiralean irekiko da Laboratorium museoan, eta urtarrilak 9ra arte egongo da ikusgai.

Bergararen 750. urteurreneko ikuskizuna ostiralean egingo da

Plazara 21:30ean sartu ahal izango da, Bidekurutzetatik.

Ostegunean, irailak 20, banatuko dira 750. urteurreneko ikuskizunerako 700 sarrera Seminarixoko txarteldegian

18:00etatik aurrera banatuko dira; pertsona bakoitzak gehienez sei gonbidapen eskuratu ahal izango ditu.

Bergararen 750. urteurreneko ikuskizunerako data berria irailaren 28 da

Gonbidapen-sarrerak irailaren 20an banatuko dira Seminarixoan, 18:00etatik 20:00etara bitartean.

Orriak