Astelehenetik, otsailak 19, asteazkenera bitartean asfaltatze lanen ondorioz kale batzuk itxiko dira; hortaz, autobusak ezingo dira herritik pasa eta zenbait kasutan zirkulazioa aldatuko da.

Astelehen goizean Zurraderoko zubia eta Ibargaraiko bidegurutzeko putzua zuzenduko dituzte. Horren ondorioz, autobusak ezingo dira herri erditik pasa: ITVko geltokira sartu eta gero bariantera irten beharko dira geltoki nagusira joateko. Hortaz, astelehenean, lanek iraun bitartean, Oxirondo Plaza, Azoka eta Ibargaraiko geltokietatik ez da autobusik pasako.

Astearteari dagokionez, Osintxuko zebrabideak asfaltatuko dira. Estankoaren parean gelditzen den zebrabidea asfaltatzeko bidea moztu beharko da 3 edo 4 orduz. Hori dela eta, goiz osoan ezingo dira autobusak Osintxutik pasatu.

Eta egun berean (asteartea) Masterreka kaleko plataforma berrituko dutenez, kalea itxi beharko dute asteazken iluntzera arte. Horregatik, Boluara igotzeko Artekale zabalik egongo da egunez eta gauez; eta Bolutik jaitsi ahal izateko Barrenkale erabiliko da.

Udalak herritarrei barkamena eskatzen die sortarazitako eragozpenengatik.