Gaur, astelehena, 07:50ean Ibargarai kalean, Ertzaintzaren komisaldegiaren pareko oinezkoen pasabidean zirkulazioa bideratzen zegoen udaltzain batek istripua izan du. Auto batek harrapatu du.

Buruan, mokorrean eta gorputzaren ezkerreko aldean kolpe handiak eta mina ditu, eta Eskualdeko Ospitalera, Arrasatera, eraman dute. Han dago behaketan.

Udalaren partetik, besarkada bat bidali eta azkar osatzea opa dizute.