Bedelkar eta Udala oso pozik daude Neguko Aukeren Azokak izan duen harrerarekin.

Salmentak oso ondo joan dira, dendariak oso pozik gelditu dira, eta hurrengoan ere parte hartzeko prest daude.

Are gehiago, egunean zehar udal pilotalekuan herriko hainbat musikarik egin zuten kontzertuek asko girotu zuten gunea.

Zozketan 506 pertsonek eman zuten izena eta 1.560 euroko txartelaren irabazlea izan da: Laura Cid Aldama. Zorionak berari!