Erramu Zapatuko feria dela eta, 2018ko martxoaren 24an, bi txosna jarriko dira: bat, San Martin plazan eta bestea Seminarioko patioan.

Hori dela eta, idatzi honen bitartez interesa duzuen Bergarako irabazi asmorik gabeko entitate edo elkarteei jakinarazten zaizue eskaerak aurkezteko epea martxoaren 7an, 13:00etan, bukatuko dela.

Eskaera orriak eta Baldintzen Plegua Udaletxeko idazkaritzan edo hemen bertan atxikituta dituzue eskuragarri.

EUSKAL LABELA DUEN PRODUKTUA ERRE ETA SALTZEKO JARRIKO DEN TXOSNAREN ESPLOTAZIOA ARAUTUKO DUTEN BALDINTZAK. erramu_zapatua_euskal_label_saltzeko.pdf

SEMINARIOKO PATIOAN TALOAK SALTZEKO JARRIKO DEN TXOSNA USTIATZEKO ADJUDIKAZIOAN PARTE HARTZEKO ESKARIA. erramu_zapatua_taloak_saltzeko.pdf