Auzokok eta Bizikasik elkarlanean 'Euskara lapikoan' ikastaroa antolatu dute, Udalaren laguntzarekin.

Oinarrizko euskara eta sukaldaritza jorratuko dira ikastaro honetan.  Sukaldaritza eta honekin lotutako euskarazko hiztegia (elikagaiak, sukaldeko tresneria, oinarrizko agurrak, erosketak…) landuko dira, besteak beste. Saioek alde teorikoa eta praktikoa izango dituzte eta hainbat janari prestatzeko aukera izango da bertan.

Ikastaro egunak: martxoak 7, 9, 14, 16, 21 eta 23 (asteazken eta ostiraletan). 

Ordutegia eta tokia: 11:00etatik 13:00ak arte izango dira saioak elkarte gastronomiko batean.

Izena emateko jarri harremanetan Bizikasi edo Jardun elkartearekin.

Plaza mugatuak izango dira, eta apuntatzeko azken eguna martxoaren 2a izango da.

Arloa: