Asteartean, martxoaren 13an, Ipintza, Aranzadi erta Mariaren Lagundia ikastetxeetako 240 ikaslek zirkulazio istripuak prebenitzeko ekitaldia izango dute Zabalotegi aretoan, goizean zehar egingo diren bi saioetan, Udalak antolatuta.

'Don´t be dummy/Zuk ez duzu ordezkorik' izeneko ekitaldi ibiltaria Euskadiko ikastetxe ez unibertsitarioetako gazteei zuzenduta dago eta Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak sortutakoa da.

Bergarako 240 ikasle bi saiotan banatuko dira: 09:15etik 10:15era eta 11:00etatik 12:00etara.

Segurtasun Sailaren datuen arabera, 2016an 14 eta 24 urte bitarteko 2.837 gazte zirkulazio istripuren bateren parte izan ziren. Sail honen esanetan, gazteek istripuak izatea areagotzen duten faktoreen artean kontuan hartzekoak dira gazteen izateko modua, aurreneko urteetako gidatze esperientzia eza eta baita alkohol eta drogen kontsumoa ere.