Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri du udalekuetako kanpaina eta izena emateko epea martxoaren 14tik 26ra izango da.

Ume eta gaztetxoek hainbat aterpetxetan udalekuak pasatzeko aukera izango dute: Barria, Zuhatza, Valderejo, Gorliz, La Arboleda, Lurraska, Lapurreketa, Hondarribi, Zugarramurdiā€¦

Eskaerak banaka edo taldeka egin daitezke (gehienez hiruko taldeak).

Izena emateko jo Gipuzkoako Foru Aldundiko aplikaziora edo Bergarako Udaleko Gazteria zerbitzura.