Datozen egunetan hainbat udal zerbitzu eten egingo dira opor egunak direlako.

Udaletxea itxita egongo da (Udaltzaingoa salbu) martxoak 29tik apirilaren 2ra arte (biak barne).

Turismo Bulegoa eta Laboratorium Museoa, martxoak 29tik apirilak 8ra arte (biak barne) egunero 10:00etatik 14:00etara, eta 16:00etatik 19:00etara egongo dira zabalik, bi salbuespenekin: apirilak 1 eta 8, biak igandeak izanik, 10:00etatik 13:00etara zabalduko da.

Liburutegia bost egun santuak itxita egongo da. Pazko Astean, berriz, asteartetik aurrera ohiko ordutegia izango du, 08:30etik 20:30era.

Kirol instalazioei dagokionez, jai egunetako ordutegia izango dute Agorrosin eta Labegaraietak: Agorrosin zabalduko da 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; eta Labegaraieta 08:30etik 23:00etara.

Udal Artxiboa itxita egongo da Aste Santuko egunetan, eta apirilaren 3tik aurrera ohiko ordutegiarekin egongo da zabalik: 08:30etik 13:30era eta 14:30etik 17:00etara.