Aurtengoa hirugarren aldia da haur eta nerabeentzat uda garairako Udalak prestatzen dituen ekintza guztiak bateratzen direla. Modu honetan herritarrek beraien seme-alabentzat dituzten aukera guztien artean aukeratu ahal izango dute.

Haur eta nerabeen ardura erantzukizun publikoa ere bada eta testuinguru horretan Udalaren nahia da aisialdi hezitzailea bermatzea eta lan eta familiaren arteko kontziliazioa ere erraztea.

Urtez urte gero eta haur eta nerabe gehiagok parte hartzen dute gure ekintzatan. Orain arteko ibilbidean herritarrengandik oso balorazio ona jaso du udako aisialdi eskaintzak; eta oraingoan ere eskaintza oso anitza da. 2018rako prestatutako eskaintzak 115.000 euroko gastu eta 45.000 euroko sarrera aurreikuspena dauka. 

Astelehenean, apirilaren 16an, zabalduko da izenematea. Horretarako aukera izango da udal webgunean, udal liburutegian, Laboratorium museoan eta Agorrosinen.

Hemen programa osoa: udaeskaintza18_eusk_1.pdf

Uda Kirol Kanpaina

Aisialdiaren baitan oso garrantzitsua da kirola bera eta berorrek dituen balioak. Uda Kirol Kanpaina aspalditik datorren ekimena da eta urtez urte erantzuna oso handia izan ohi du. Azken finean neguan hainbeste praktikatzen ez diren kirolak landu eta gozatzeko bidea ematen du.

Kirol ekintzen artean arrakastatsuenenak dira igeriketa, paddela, irristaketa eta eskalada, baina badira beste asko: tenisa, frontenisa, defentsa pertsonala, areto txirrindua, zumba, kros fita eta beste. Txanda bakarreko eta bi txandatako ikastaroak daude, bakoitzaren nahi eta beharretara egokituta.

Udaleku Irekiak

Udaleku Irekiek ere eskaintza honen beste klasiko bat osatzen dute. Gero eta haur gehiagok hartzen dute parte eta familia gehien erakartzen ditu, ezinbesteko tresna delako lana eta familia bateratzeko. 2017an, esaterako, 525 ume ibili ziren udaleku irekietan. Bada 3 asteko udalekua eta baita 4 astekoa ere.

Bibliopiszina

Bestalde, aurten ere liburutegi zerbitzua igerilekura hurbilduko da Bibliopiszina ekimena garatu eta udan ere irakurzaletasuna bultzatzeko.

Sormen tailerra

Beste ekimen berezi bat Sormen tailerra da. Iaz egin zen lehenengo aldiz eta oso harrera ona du. 2006, 2207 eta 2008 urteetan jaiotako haurrei zuzenduta dago. Helburua da parte-hartzaileek antzezlan bat sortzea eta horretarako elementu guztiek sortuko dituzte.

Indusketa Arkeologikoa

Uztailaren 3an izango da Agorrosingo igerilekuan hondoratuko duten itsasontzi batean. 3. aldiz antolatu da eta umeek, ikasteaz gain, oso ondo pasatzen dute.

Kanpamentu teknologikoak

Kanpamentu teknologikoak ere antolatu ditugu: Rallybot, Girls&Tech eta Drone Master, besteak beste. Astronomia Jardunaldia Eta, azkenik, familia osoari zuzendutako Astronomia jardunaldia uztailaren 18an. Tailer teorikoa goizean eta iluntzean behaketa izango dira.