Bihar, osteguna, Onda Vasca irratiak 'Gipuzkoako Kale Nagusia' saio berezia egingo du Bergarari buruz Bergaran bertan.

Irratsaioa 11:20ean hasiko da eta 13:00ak arte iraungo du. Saio horretan Bergararen kontu garrantzitsuak izango dira berbagai. Udalaren eta herriko zenbait elkarte eta eragilen egitasmoak jasoko dituzte bertan egindako elkarrizketatan: agintaldiko proiektu esanguratsuenak, Bergararen 750. urteurrena, Gureak-en planta berria, Bedelkarren 25. urteurrena, Udaleku irekien eskaintza anitza, Miguel Altunaren 90. urteurrena eta Seminarixoa kultura agertokia, besteak beste.

Elkarrizketatuen artean honako hauek izan dira: Elena Lete alkatea; Miguel Lazpiur eta Gotzon Arzelus ekintzaileak; Gureak-eko Jose Ignazio Galarraga; Bedelkar elkarteko Maitane Azkarate; Udaleko Hezkuntza teknikari Nagore Narbaiza; Miguel Altuna Lanbide Heziketako Unai Ziarsolo; eta Mariaren Lagundia Ikastolako zuzendari Gotzon Iparragirre.

Irratsaioa zuzenean entzuteko 'Onda Vasca Gipuzkoa' aukeratu beharko duzu lotura honetan.