Maiatzaren 17an, osteguna, 'Jakinduriek mundue erreko dau' bertso saio-ikuskizuna izango da Seminarixoan 19:00etan. Sarrera doan da.

Honako hau zientzia eta bertsolaritza uztartzen dituen saioa da, eta lehenengo aldiz Bergarara dator.

Bertsolariak Andoni Egaña eta Miren Amuriza izango dira. Hizlariak, berriz, Ainara Sangroniz, Txoni Matxiain eta Gorka Azkune. Eta aurkezlea, Anjel Alkain.

Antolatzaileak dira DIPC, EHU eta Bergarako Udala. Sarrera doan bada ere, emanaldia hasi baino ordubete lehenago zabalduko da txarteldegia; bertan eskuratu beharko da gonbidapena.