Bergarako zergapekoei jakinarazten zaie Kutxazain Automatikoak okupazio tasaren 2018ko erreziboak ordaintzeko epea, lekuak eta medioak ondokoak direla:

Epea:

 2018ko maiatzaren 10etik 2018ko uztailaren 10era.

Lekuak eta medioak:

 Helbideratutako erreziboak, baimendutako finantza erakundeetan eta zergapekoak agindutako kontu korrontean zordunduko dira 2018ko uztailaren 10ean.

 Helbideratu gabeko erreziboak, ostera, zergapekoak adierazitako zerga-helbideetara bidaliko dira, eta ondoko moduetako batean egingo da ordainketa:

 Udaletxeko diru-bilketa zerbitzuan, astelehenetik ostiralera, goizeko 8:30etatik 13:30era, edo ekainaren 21era arteko ostegunetan, arratsaldeko 16:00etatik 19:00etara, debitu nahiz kreditu txartela, legezko diru edo Bergarako Udalaren aldeko txeke izenduna dela medio.

 Finantza Erakunde kolaboratzaileetako bulegoetan, kutxazainetan, banku elektronikoetan edota ordainketa pasabidea de la medio: www.bergara.eus.

Borondatezko diru-sarrera egiteko epea amaitutakoan premiamenduzko prozedurari ekingo zaio ordaindu gabeko erreziboekin, eta errekarguak, berandutza interesak, eta hala balegokio, kostuak gehituko zaizkio hasierako zenbatekoari.